Zuhaitzak kimatzen ikasteko tailerra

Kimaketa garaian gaude eta hori dela eta egoki nola egin ikasteko tailer teoriko-praktiko bat prestatu dugu Kimu Bat Garden-en. Bi egunetan izango da tailer hau, otsailak 15, asteazkenean, atal teorikoa egingo dugu eta ostiralean, aldiz, praktikoa, aurreko egunean ikasitakoa praktikan jartzeko.

Animatu zaitezte!

Egun eta orduak: otsailak 15, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara, atal teorikoa

                                Otsailak 17, ostirala, 15:00etatik 19:00etara, atal praktikoa

Izen-ematea: 5 €. Beharrezkoa da aurrez izena ematea kimubat@kimubat.com helbidera idatziz edo 943 15 00 85 telefonora deituz.

Tailerraren hizkuntza: euskara

Volver