Dekorazio aromatikoa: bertako landareak

Landare aromatikoak terraza apaintzeko aukera ezin hobea izan daitezke, bai bere usainarengatik eta bai benetan ederrak direlako ere. 
 
Imajina ezazu izpilikuz betetako terraza oso bat. Zure etxea apaintzeaz gain, izpilikuaren usain gozoaz disfrutatzeko aukera izango duzu. Bestalde, izpilikua bertako landare bat da, eta hori abantaila izan daiteke: kanpokoak diren landareak baino iraunkorragoak dira plagen aurrean eta, orokorrean, hobeki egokitzen dira bertako baldintza klimatikoetara. 
 
Loreontzi berean landare aromatiko desberdinak nahasten badituzu, ezin ederrago geldituko zaizu terraza. Kolore, tamaina, forma eta usain desberdina duten landareak loreontzi berean konbinatzea gomendatzen dizugu. Erromeroa, izpilikua, salbia edota sontolina nahastea aukera bat izan daiteke. 
 
Klima mediterraneoa edota tenperatura epelak egiten dituen eremuan bizi bazara, aurretik aipatutako landareez gain, beste batzuk ere ipini ditzakezu: olibondoak, laranjondoa edota artemisa, esaterako. Bestalde, aniztasuna eta landare koloretsuagoak gustuko badituzu, sasoiko loreak ere jarri ditzakezu terrazan: surfiniak, petuniak, klabelinak edota berbena-belarra, adibidez. Beste aukeretako bat zuhaixkak ipintzea da. 
 
Beraz, lehen aipatu bezala, sasoiko eta bertako landareak egokienak zaizkizu terrazarako. Izan ere, baldintza klimatikoetara hobeki egokitzen dira, plagen aurrean iraunkorragoak dira eta, ondorioz, zaintzeko errazago izango dira. Bertako landareak benetan ederrak dira, aprobetxatu inguruan duzuna!
 
 
Iturria: Jardinarium

Volver