Kimu Batek ikerkuntza proiektu batean hartuko du parte, aireko kutsadura murrizteko, goroldioa oinarri duen filtro sistema natural bat garatzeko

Kimu Batek, Air Garden eta Tecnaliarekin batera hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko ikerkuntza proiektuan (MOSSFIL – Hazitek), aireko kutsadura murrizteko bideko elementu edo hiri-altzarietara egokitzen den eta goroldioa oinarri duen filtro natural bat garatzeko.

Proiektuaren helburua, trafikoak sorturiko kutsadura atmosferikoa murriztea da, goroldioa filtro (landare filtro) gisa erabiltzen duen sistema baten bidez. Modu honetan hiri inguruko aire kalitatea hobetuko da eta honek eragin zuzena izango du hiritarren bizi kalitatean.

Azken urteetan KIMUBATEK konpetentziaz bereizteko egindako lanak,  ingurugiroa hobetuko duten produktuak bilatzera eraman du eta honen emaitza bezala, 2013 ikerkuntza proiektu bat hasi zuen, familia bakarreko eraikuntzetako ur hondakinak garbitzeko bertako landareak erabiltzen dituen fitodepurazio sistema bat garatuaz.

MOSSFILT proiektua beraz, landareak erabiliaz ingurugiroko kutsadura ezabatzeko (kasu honetan aireko kutsadura) bere estrategiarekin bat dator eta honek alor honetan EAEko erreferente izaten lagunduko dio.

Volver