Zuhaitz apaingarriak (III)

3. Erabiltzeko modua

3.1.ZUHAITZ ERABILERA BEREIZI 

Zuhaitzak apaingarriak izanagatik erabilera oso ezberdinak izan ditzakete baldin eta espazio bat antolatzerakoan zein helburu darabilgun. Orokorrean 3 erabilera ezberdin bereizi ditzakegu:

  • Markoztatzeko zuhaitzak: Hauen helburua eraikin edo ikusmira bat enmarkatu eta berau goratzea da. Honetarako normalean zuhaitz berezia aukeratu arren gainerako paisaiagandik asko bereizten ez direnak hautatzen dira.
  • Zuhaitz lerrokatuak: hauen helburua ikusmira zuzendu, airetik babestu edo ibilbide bati erritmoa ematea izan ohi da.
  • Zuhaitz izarrak: espazio baten erdigunean benetako eskultura biziak sortzeko gai diren aleak dira. Euren forma bereizi edo edertasuna medio ingurune bateko protagonismoa merezi dutenak dira.
  • Zuhaitz taldekatuak: Orokorrean hedadura handiko landare masak sortzeko erabili ohi dira eta askotan hosto iraunkorreko zuhaitzak erorkorrekin nahasten dira lehenek egitura iraunkor bat eskaintzen diotelako taldeari eta bigarrenek aldakortasuna.

3.2. EREMU TXIKIETARAKO ERABILERA 

Eremu txikietarako zuhaitz egokienak 6m-ko garaierara iristen ez diren zuhaitzak lirateke. Kasu askotan zuhaitz bakar bat jartzeko lekua izango da eta ondorioz urte guztian interesa duen zuhaitz bat hautatzen saiatu behar gara. Baldintza hauetarako zuhaitz egokiak:

Rhus typhina, Cercis silicuastrum, Lagestroemia indica, Malus floribunda…

3.3. LORONTZIETARAKO ERABILGARRIAK 

Baldintza hauetan zuhaitz txikiak izateaz gain lorontzi eder baina azken finean eremu itxiko baldintzetan bizirauteko gaitasuna duten aleak hautatu behar ditugu. Badintza hauetan zuhaitzen zerrenda asko gutxituko da baina badira batzuk, hala nola:

  • Olea europaea, taxus baccata`Standishii´, Prunus “Kiku shidare”Laurua nobilis, Lagestroemia indica, Acer palmatum.

Volver

3. Erabiltzeko modua

3.1.ZUHAITZ ERABILERA BEREIZI 

Zuhaitzak apaingarriak izanagatik erabilera oso ezberdinak izan ditzakete baldin eta espazio bat antolatzerakoan zein helburu darabilgun.