Zentzumenen parkea

FITXA TEKNIKOA

  • Udalerria: Noain.
  • Orientazioa: Hego mendebaldea
  • Sorrera urtea: 2006
  • Altitudea: Itsasotik 490m-ra
  • Nola iritsi: Iruña inguratzen duen A-15 errepidea jarraitu Noaingo lehen irteera ikusi arte, hemendik zuzen jarraituz bi biribilgune pasako ditugu eta bigarrenean eskuinetara Zentzumenen parkerako seinalea aurkituko dugu. Eremu hau herriko udal eraikinaren ondoan kokatua dago.

 

DESKRIBAPEN OROKORRA

Zentzumenen parkea berezitasun handikoa dugu, izan ere parke baten ohiko erabilerak eskaintzeaz gain bere kudeaketa ekologiko eta hezitzaileak gure ingurukoekiko bereizten duten ezaugarriak baitira.Noaingo Zentzumenen parkeak 25.000m2 hedadura du, bere sarreran lastoz eraikiriko bi etxola aurkituko ditugu hauetako bat Lorenea etxea eta honen jarraian parkerako sarbidea aurkitu ahalko dugu beso zabal.

Gune berde hau 5 zonaldetan banatua dago, bakoitza zentzumen jakin bati eskainia dago eta denek erdigunean dagoen ur putzu borobil bat dute topaleku. Bost zentzumenei eskainiriko gune hauek lorategi estilo jakin bati lotuak doaz eta horregatik bisitariak ondoko gune hauek aurkituko ditu:

  1. Ikusmenari eskainiriko lorategia zeina lorategi ingelesarekin lotua doan.
  2. Ukimenaren lorategia frantziar lorategiarekin erlazionatua.
  3. Entzumenaren parkea eta lorategi japoniarra.
  4. Usaimenaren parkea eta lorategi japoniarra.
  5. Lorategi jangarria eta baratzea.

PARKEKO PUNTU INTERESGARRIAK

Parkearen interes puntuetako bat eremuaren kudeaketan datza izan ere gurea bezalako lorezaintza enpresa baten ikuspuntutik nabarmena da kudeaketa honek dakarren mentalitate aldaketa eta diseinu zein aurreikuspen beharra. Hau gutxi balitz parke honetan 30 espezie zuhaitz, 95 zuhaixka eta 70 landare bizikor mota aurki ditzakegu. Landaredia aberats honi denboraren poderioz bertaratzen doan fauna guztiak eskaintzen duen dibertsitate eta aniztasuna gehitu behar diogu aberastasun paregabeko lorategi urbano bat bihurtuz.

Parke honen beste interes puntu bat lorategi jangarria deiturikoa da izan ere baratze ekologiko bat eskeintzeaz gain bisitariak bertako barazkiak bildu ahalko baiditu eta ondoren sarreran ordaindu. Honez gain sentsibilizazio eta dibulgaziorako elementu paregabea dugu.

Azpimarratzeko beste puntu nagusi bat Lorenea etxaldetik eskeintzen den formakuntza litzateke, dena jasangarritasunarekin erlazionaturik eta parkea bera elementu bateratzaile gisa hartuaz.

Volver

Zentzumenen parkea berezitasun handikoa dugu, izan ere parke baten ohiko erabilerak eskaintzeaz gain bere kudeaketa ekologiko eta hezitzaileak gure ingurukoekiko bereizten duten ezaugarriak baitira.Noaingo Zentzumenen parkeak 25.000m2 hedadura du, bere sarreran lastoz eraikiriko bi etxola aurkituko ditugu hauetako bat Lorenea etxea eta honen jarraian parkerako sarbidea aurkitu ahalko dugu beso zabal.