Clematide

Igokari erorkorra,  ahien itxurakoa, loraldi ikusgarria duena, eta oro har, lur emankorrak eta drainatuak atsegin dituena.Euskarri baten beharra izaten dute hazteko, eta kasu batzuetan, barietatearen arabera, zuhaixka eta hesietan gidatu daitezke beraien loraldiarekin lagungarri izan daitezen edo hormak edo itxiturak estaltzeko ere erabili daitezke.

Goizeko eguzkia arratsaldekoa baino egokiagoa da, ekialdera begira jarriz gero, emaitza onak ematen ditu. Igokari guztiekin gertatzen den bezala, gomendagarria da landarearen oinarria gerizpean izatea.

Garapen sasoian, partzialki gogorra edo egur gaztea duten aldaxka bidez ugaritu daiteke. Probenak emaitza onak ematen ditu.

Loraldi sasoiaren arabera, ahienzuriak 3 taldetan sailkatzen dira eta kimatzeko orduan ere sailkapen hori kontuan izango dugu.

I. Taldea: Egur zahar gaineko loraldi goiztiarra duten barietateak. (Negu amaieran-udaberrian)

Egokitzapen on baterako lehen urtean 30 cm-tara inausten dira, bigarren urtean metro batetara eta hurrengo urteetan mantentze-inausketak egiten dira, betiere loraldiaren ondoren.

Berrizte-inausketa bat egiteko oinarritik moztu daitezke (C.armandii motakoa izan ezik, ez baitu ondo jasaten kimaketa mota hau).

Clematis alpina, clematis montana C. macropétala (hau salbuespena da, urte bereko zurtoinean loratzen baita).

Mintegietan erraz lortu daitekeen 1. taldeko ahienzuria Clematis montana da, oso landare landatarra da eta oso emaitza onak ematen ditu. Asian du jatorria eta bere loreak larrosa kolorekoak dira eta arinki usaintsua da. Hormak eta itxidurak estaltzeko landare indartsu eta aproposa da. Aldiroko inausketak egin behar zaizkio nahaspilatu ez dadin eta loraldiaren lagungarri gisa. Lehen taldekoa denez, horrela zaindu behar da.

2. Taldea: lore handien nahasteak dira eta udako loraldia izaten dute aurreko urteko zurtoinetan. Garbitasun-inausketa egin eta gainontzeko zurtoinak luzeeraren heren bat moztu loraldiaren ondoren.Udazkenean berriz loratu daiteke. Lehenengo eta bigarren urteetan 1. taldeko inausketa bera aplikatu. Neguan oinarritik 30 cm-tara inausi daiteke. Clematis the President, Nelly Moser, Elizabeth.

3. Taldea: Lore handi eta txikidunak. Berantiarra. Urteko zurtoinetan loratzen da udan eta udazkenean. Lehenego urtean oinarritik 40 cm-tara inausi (hobe neguan egiten bada). Ondorengo urteetan azken aldiko bi ernamuin sendoen adarrak inausi.

Clematis Gipsy queen, floribunda, jackmanii

Clematis Jackmanii motako ahienzuria nahiko ohikoa da mintegietan eta oso erraz landatzen den landarea da emaitza onak ematen dituelarik. Landatzeko tokirik aproposena babestutako erdi-gerizpea da. Lore urdi handiak ditu eta  hauek oso egokiak dira horman gidatzeko bestelako zuhaizka eta igokariekin lagunduta; izan ere, ez  da oso landare indartsua. Gerora sortzen diren hazi-buruak oso apaingarri politak dira. III.taldekoa da, hala ere, loratu ondoren, bi ernamuin sendora arte inausten bada, bigarren loraldi bat lortu daiteke.

 

Itzuli

Igokari erorkorra,  ahien itxurakoa, loraldi ikusgarria duena, eta oro har, lur emankorrak eta drainatuak atsegin dituena.Euskarri baten beharra izaten dute hazteko, eta kasu batzuetan, barietatearen arabera, zuhaixka eta hesietan gidatu daitezke beraien loraldiarekin lagungarri izan daitezen edo hormak edo itxiturak estaltzeko ere erabili daitezke.