Fruta-arbolen ikastaroa Aitor Etxeandia adituaren eskutik

Kimaketa garaia hasi da! Fruta-arbolen kimaketari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dugu urtarrilaren 23an eta 25ean. Zuhaitzen kimaketan adituan den Aitor Etxeandiak bideratuko du bi saiotan egituratuko den formakuntza. 

Lehen eskola, hilaren 23an, 17:30ean hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Tailer honetan, Euskal Herrian landatzen diren ohiko barietateei buruz mintzatuko da Etxeandia. Bigarren saioa, aldiz, urtarrilaren 25ean izango da, 9:00etatik 12:00etara, eta sagarren, madarien eta aranen zuhaitzak kimatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, besteak beste.

Ikastaroak 10€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete.

Adi gure sareetara datozen ikastaroak ez galtzeko!

Itzuli

Fruta-arbolak kimatzeko garaia iritsi da