Kimu Baten 25. urteurrena ospatzeko, festa herrikoia apirilaren 30ean

Kimu Batek 25 urte bete ditu eta zurekin ospatu nahi dugu. Zatoz apirilaren 30ean ospatuko dugun festara!

 
Kimu Batera gerturatzen den pertsona orok garden berria eta eskaintza zabala ezagutzeko aukera izango du familiarteko giro alaiean.
 
Egun garrantzitsu hau lagunartean igarotzeko, hainbat ekintza prestatu ditugu. 11:00etatik 13:00etara guztiontzat jana eta edana egongo da, eta Weber barbakoen erakustaldia zein parrila baten zozketa izango ditugu. 16:00etatik 18:00etara txikienen txanda izango da: haurrentzako jolasak, landaketak, eskulan tailerrak eta txokolatada antolatu ditugu.
 
Egitarau horretaz gain, 25 urteak ospatzeko, %25eko deskontua egingo dugu dendako produktu guztietan! Bertan espero zaitugu!
 
 
 
 
 
 
 

Itzuli

Kimu Batek 25 urte bete ditu eta zurekin ospatu nahi dugu. Zatoz apirilaren 30ean ospatuko dugun festara!