Kimubatek ikerkuntza proiektu batean hartuko du parte, eraikinetarako naturan oinarritutako soluzio berriak garatzeko

Kimubatek, Air Garden, Fervilor, Bárcena y Zufiaur eta Tecnaliarekin batera hartuko du parte Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko ikerkuntza proiektuan (MOSSFIL – Hazitek), aireko kutsadura murrizteko bideko elementu edo hiri-altzarietara egokitzen den eta goroldioa oinarri duen filtro natural bat garatzeko.

Proiektuaren helburua, hirietako azalera berdea handitzea da eraikinetako azalera begetala handituaz. Horretarako, naturan oinarrituriko produktu linea ekonomiko eta jartzeko eta mantentzeko erraz bat sortuko da, gaur egun eraikinerako naturan oinarrituriko soluzioek dituzten trabak gaindituko dituenak.

Azken urteetan KIMUBATek konpetentziaz bereizteko egindako lanak, ingurugiroa hobetuko duten produktuak bilatzera eraman du eta honen emaitza bezela, 2013 urtetik aurrera hainbat ikerkuntza proiektutan hartu du parte, landareak uretako eta aireko kutsadura ezabatzeko erabilerarekin erlazionatuta. 

MYGREEN proiektua beraz, landareak erabiliaz ingurugiroko kutsadura ezabatzeko  bere estrategiarekin bat dator eta honek alor honetan EAEko erreferente izaten lagunduko dio.
 

Itzuli