Makrame teknikarekin apaingarriak egiteko ikastaroa antolatu dugu

Etxea makramearekin dekoratzeko ikastaroa antolatu dugu Kimubat Gardenen, datorren abenduaren 12an, 10:00etatik 13:00ra. Hastapen ikastaroan 10 lagun gehienez parte hartuko dute eta makramezko apaingarri errazak sortuko ditugu. 

Goizean zehar, parte-hartzaileek ehungintza honen artea ezagutuko dute; etxeak dekoratzeko lorontziak sortuko dituzte. Ikastaroak 25€-ko prezioa izango du, materiala barne.

Izen-emate epea irekita dago jada. Parte hartu nahi dutenek garden@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 15 00 85 telefono zenbakira deitu dezakete. Animatu eta parte hartu!

Itzuli