Naturaren altxorrak. Parte hartu argazki lehiaketan!

Parte hartu martxan jarri dugun argazki lehiaketan! Naturarekin lotura duten irudien lehiaketa izango da: animaliak, landareak, paisaiak... Naturan aurkitzen diren elementu, txoko edo barietate ederrenak ezagutaraztea du helburu lehiaketak. Euskal Herriko zein beste leku batean ateratako argazkiak aurkeztu ditzakezu.

Bi irabazle egongo dira. 100€-ko eta 50€-ko txartela irabaziko dute irudi politenek. 2020ko abenduaren 31ra arte izango dute irabazleek diru-txartela Azpeitian dugun gardenean erabiltzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina argazki bidali ditzake eta argazkien edizio programekin aldaketak, ukituak eta argazki-muntaiak egiteko aukera izango duzu. Bidali zure argazkia komunikazioa@kimubat.eus helbidera (zure izen eta abizenak zehaztuz). 

Lanak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 30ean amaituko da. Animatu eta bidali zure argazkia!

IRAKURRI DATU PERTSONALEN BABESA

Itzuli

Parte hartu martxan jarri dugun argazki lehiaketan! Naturan aurkitzen diren elementu, txoko edo barietate ederrenak ezagutaraztea du helburu lehiaketak.