Sortu zure Gabonetako apaingarriak!

Iritsi dira Gabonak gure gardenera! Hori dela eta, Kimubaten abenduaren 11n Gabonetako apaingarriak lantzeko ikastaroa eskainiko dugu. Helduei zuzendutako tailer honetan, koroak, mahai zentroak eta opariak egiten ikasiko dugu. Ikastaroa 17:30etik 19:00etara izango da, eta parte hartzen dutenek sortutako apaingarriak etxera eramateko aukera izango dute. Tailerrak 10 €-ko prezioa izango du. 


Izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943150085 zenbakira deitu beharko dute.

Itzuli