Urriaren 1etik 7ra arte, %15eko beherapena gardeneko produktu guztietan!

Urtaro guztiek xarma berezia dute eta, udako joan-etorrien ostean, udazkena sasoi bikaina da barrura begira hasteko. Etxean gero eta denbora gehiago igaroko dugunez, gure txokoa edertasunez eta orekaz janztea proposatzen dizuegu.
 
Kimu Baten dendan landare, lore eta apaingarri ugari topatuko duzue etxea apaintzeko, prezio bikainean. Izan ere, urriaren 1etik 7ra, gardeneko produktu guztiek %15eko beherapena izango dute, 'Barrua loratu' kanpainaren barne.
 
Orkidea, Spatifilium, Calathea, Yucca, Garoa, Chamadorea, Motsera, Beaucarnia… Landare eskaintza zabala aurkituko duzue gure gardenean. Horrez gain, dekorazio elementu berezien bila zabiltzatenontzat, Kimu Baten etxerako eta lorategirako altzari eta apaingarri anitz ditugu.
 
Zuen etxeari berezko nortasuna eman nahi badiozue, etorri Kimu Baten gardenera eta aprobetxatu urriaren lehenengo astean izango ditugun beherapenak.
 
Gainera, 100 euroko txartelak zozketatuko ditugu bezeroen artean. Edozein erosketa egiten dutenen artean, gure gardenean gastatzeko bi kupoi zozketatuko ditugu.
 

Itzuli

100 euroko txartelak zozketatuko ditugu bezeroen artean.