Zein ureztaketa sistema behar dute zure landareek?

Loreontzian dauden landareek ureztaketa egokia behar dute substratu mugatua dutelako. 
 
Loreek ura behar dute. Hori denok dakigu, baina hauen ureztaketa ez da erraza izaten. Batzuetan, ahaztu egiten zaigulako eta besteetan etxetik kanpo gaudelako, landare batzuk hil egiten zaizkigu. Hori gerta ez dadin, lau ureztaketa mota aurkezten dizkizugu zure landareentzat komenigarriena aukera dezazun, zure espazioaren, aurrekontuaren edota landareen beharren arabera. 
 
Tutu malguaren edo ureztagailuaren bitartez eskuz eginiko ureztaketa: maiztasuna landareen beharretara egokitu behar da. Gainera, plastikozko, erretxinazko edo metalezko edukitzaileek terrakotaz eginikoak baino hobeki kontserbatzen dute ura, eta sasoia ere kontuan hartu beharrekoa da. Landareei eguzkiak zuzenean jotzen dienean, ez da komeni ureztaketa egitea. Bestalde, hostoak bustitzea ez da gomendagarria, onddoak saihesteko helburuarekin. Azkenik, ez da egokia loreen korola guztiz bustitzea. 
 
Hidrogelak edo hidroxurgatzaile polimeroak: Etxetik kanpo bazaude edo ureztaketari denbora gehiegi eskaini nahi ez badiozu, ureztaketa-sistema hau benetan lagungarri suerta dakizuke. Izan ere, hainbat astetan uraren emaria erregulatzen du. 
 
Ura gordetzen duten loreontziak: ur-andela bat dute eta horren bitartez, ura iristen da substratura. Ur-maila neurtzeko hezetasun-sentsore bat ere badute, ura noiz bota behar zaien jakin ahal izateko.
 
Tanta-jariatze bidezko ureztaketa: uraren erabilera eraginkorra ahalbidetzen du sistema honek. Gainera, lana errazteko modu bat ere bada, terrazan dituzun landare gutxi horiez arduratu nahi ez baduzu. Ureztaketa sistema honen instalazioa paretan itsasten da, edo terrazako barandan ere ipini daiteke. 
 
 
Iturria: Jardinarium

Itzuli

      Loreontzian dauden landareek ureztaketa egokia behar dute substratu mugatua dutelako.