Diseinatu zure etxerako lorategi perfektua

Utzita dugun espazio bat berregokitzea edo gure lorategiari bizitza berria ematea ideia ona izan daiteke denbora librea aprobetxatzeko, “normaltasun berria” eskuratu arte, edo uda etxean gozatzeko prestatzeko, ez baitakigu zein egoeratan egongo garen. Horregatik, igerileku naturalak, barbakoa-eremuak edo lorategia apaintzea dira gune xarmangarriak sortzeko proposamen erakargarrienetako batzuk.

Kimubateko taldea guztiz egokitutako espazioak sortzen aditua da. Espaziora moldatzen gara, familian edo lagunekin gozatzeko leku zoragarri bat eraikitzeko.

  • Igerileku naturalak: Ezin hobeak izan daitezke gure lorategiei ukitu berezia emateko. Ohiko igerilekuen ordezko egokia dira, eguraldi oneko egunetan bainua hartzeko aukera emateaz gain, urteko beste urtaro batzuetan ere erabil baitaitezke apaingarri gisa. Kimikorik gabeko ura izateaz gain, ekologiari ere mesede egiten dio, lorategirako fauna onuragarria erakartzen baitu.
  • Barbakoa-eremuak: Bikainak dira eguraldi oneko egunak familiarekin edo lagunekin gozatzeko. Behar adina leku izanez gero, mahai eta aulkiz hornitutako gunea ere sor dezakegu, udako planak perfektuak izan daitezen.
  • Apaingarriak: Material ezberdin asko erabil ditzakegu gure lorategiak apaintzeko. Horiei bizitza berria ematen lagun diezaieketen ideietako batzuk dira zurezko zoruak, lorontzi handiak edo hamaka ederrak. Familian haurrak izanez gero, jolasgune txikiak ere sor ditzakegu, haurrek segurtasunez jolas egin dezaten, muga artifizialik gabe eta naturarekin kontaktuan.

Igerilekuak, barbakoa-eremua, dekorazioa eta altzariak, landaketa-diseinua lorategiaren eremuaren arabera... Zer ideia duzu? Bidali zure proposamena eta jarri gaitezen martxan!

Itzuli

Zer ideia duzu? Bidali zure proposamena eta jarri gaitezen martxan!