Furgobaratza

Furgobaratza

Furgobaratza zerbitzu ibiltaria da, tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta eskaintzeko. Aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu zen, baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere. Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:

  • Baratzezainei zalantzak argitzen laguntzen diete in situ (gaixotasunak,  landaketa garaiak, erabili beharreko ongarri kantitatea…)
  • Garaian garaiko landare eta hazien salmenta. Bertako  barietateak, komertzialak, bai eta exotikoak ere. Beti ekologikoak, noski!
  • Zerbitzua hilerokoa edo aldizkakoa izan daiteke. Aurrez aurrekoa, gertukoa eta ordutegi beharretara egokitua.

Gerturatu zaitez, doako zerbitzua da eta! 

FURGOBARATZA

Baratzegintza eta lorezaintza ekologikorako aholkularitza eta salmenta zerbitzu mugikorra eskaintzen dugu. Zure udalerrian horrelako zerbitzua jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan!