Kimubat Taldea

Kimubat Taldea

Kimubatek hiru hamarkadako eskarmentua du paisajismoaren eta lorezaintzaren munduan. Lantalde zabala gara, diziplina anitzeko langilez eta teknikariz osatua.

Kimubat taldeak bi lan-ildo nagusi ditu. Batetik, Kimubat Paisaia arloko profesionalek orotariko paisajismo proiektuak lantzen dituzte, beti ere, jasangarritasuna bilatuz eta proposamen eder eta orijinalak aurkeztuz. Besteak beste, jolas eremu natural bereziak sortzen ari gara Euskal Herrian zehar, baita uren arazketarako sistema berritzaileak ere.

Bestetik, Kimubat Garden lorezaintza zentroa daukagu, Jardinarium etxearen eskutik sortutakoa. Bertan, lorategi, balkoi, baratze eta etxe barrurako landare, produktu eta dekorazioa elementuak ditugu salgai.

Gainera, espazio honen barruan, animalientzako produktuen gunea sortu dugu, elikadura, garbitasun, konfort eta zainketa produktuekin.

Euskararekiko konpromisoa:

Kimu Baten sorreratik etengabe aritu gara euskararen normalizazio prozesuan bidea egiten. Hizkuntzen erabilerarako irizpideak modu naturalean landu izan dira betidanik eta horren adierazle, 2017an BIKAIN ZIURTAGIRIAREN MAILA GORENA  lortu genuen, URREZKO BIKAINA.  Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du.


Modu naturalean egindako bide hori bermatu eta hizkuntza-normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko  Kimu Bat-eko hizkuntza-politika dugu. Eskuliburu hau hizkuntzen erabilera zehazteko eta arautzeko neurri edo irizpide multzoa da.


Hizkuntza politika irakurri

Kimubat taldeak bi lan-ildo nagusi ditu. Batetik, Kimubat Paisaia arloko profesionalek orotariko paisajismo proiektuak lantzen dituzte; eta bestetik, Kimubat Gardena daukagu, etxe, baratze, terraza eta lorategirako produktuekin

hazitek kimubat

bikain ziurtagiria

kimubat placas solares energia renovable

Instalazio fotovoltaikoa Kimubaten

 

Soraluzeko jolas eremu naturala
Kimubat Garden
lorategi eta igerileki pribatua