'Poliki-poliki ikasten da' . Baratzerako trikimailuak 

Testua: AITZIBER OTEGI

Aurreko astean, Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sarean zehar lanabesak banatzen aritu nintzen. Aitzur kulunkaria izan zen banatu nuen horietako bat. Ez da lanabes ezaguna, baina lurra harrotu eta belar txarrak kentzeko oso praktikoa den lanabes bat da; betiere, lurra gogortuta ez badago. 

Normalean, aitzurrarekin egin izan dut lan hori, baina, egia esan, lanabes hori erakutsi zidatenetik jabetu naiz zein garrantzitsua den zein lanetarako zein erreminta erabili jakitea. Neke eta bizkarreko min asko baztertzen ditu, eta, noski, denbora aurrezten laguntzen du. 


Ikasi ere presaka egiten dugu 
Zenbatetan gertatu zaigu –bai baratzean bai beste edozein arlotan– lan bat modu zehatz batera eta lanabes batekin egiten aritu ondoren, eta ia bukatu dugunean, egiteko beste modu bat irakastea? Ez zaizue halakoetan tonto aurpegia gelditzen? Eta esaten diogu geure buruari: "Hori jakin izan banu, honezkero hamaiketakoa egiten izango nintzen. Tortilla pintxo bat eta kafetxo bat, ia izerditu gabe eta besoko minik gabe...". Askotan, ezta? 


Zergatik zerbait berria egiten hasi aurretik ez diogu dakien bati galdetzen? Ez al digu, ba, denbora eta haserre asko aurrezten lagunduko?

 

 IRAKURRI ARTIKULU OSOA

Volver

Dakitenei galdetu behar zaie, eta baratzeko lanetan baserritarrek dute eskarmentu handiena.