Landareak indartzeko neguko kimaketa

Gure landare eta zuhaitzen kimaketa egitea oso komenigarria izaten da, enborra eta adarrak indartu egiten ditu eta. Gainera, hazkuntza erregulatu eta gaixo dauden adarrak kenduko dizkiogu landareari. Izan ere, argi izan behar dugu landareak ere kaltetu daitekeela kimaketa era desegokian gauzatuz gero, beraz, berebiziko garrantzia du kimaketari buruzko ezagutza izatea eta ebaketa teknika egokia erabiltzea.
 
Kimaketa hasteko lehen pausua landarea aztertzea da, kaltetuak edo hilak dauden adaxkak zeintzuk diren ezberdintzeko. Oso komenigarria da landarearen erdialdea garbitzea, horrela, argitasuna iritsiko da landarearen zonalde guztietara.
 
Kimaketari buruzko galderak izanez gero, gerturatu gure gardenera eta bertako langileek lasai asko lagunduko zaituztegu. 
 

Volver

Azarotik apirilera arte landare askok hibernatu egiten dute, horregatik, hauen kimaketarako sasoi egokia da.