Txakur eta katuen lehen sorospenen ikastaroa

Zure animaliak jasan duen ezbehar baten aurrean zer egiten jakingo zenuke?
 
Kimu Bat gardenean dugun animalien txokoaren irekiera dela eta, txakur eta katuen lehen sorospenen ikastaroa antolatu dugu. Saioa maiatzaren 19an izango da 10:00etatik 12:00etara, Kimu Bateko kolaboratzaileak diren Aroa Urteagaren eta Cynthia Horrilloren eskutik. 
 
Etxeko animalien osasunari buruzko gaiak jorratuko dituzte. Besteak beste, egunerokotasunean ematen dizkiguten seinaleak hautematen irakatsiko diete parte-hartzaileei, animaliaren osasuna mantentzeko helburuarekin. Bestalde, larrialdi uneetan nola lagun dezakegun jakiteko jarraibideak emango dituzte. Azkenik, etxeko botikinean gorde beharreko materiali buruz ere arituko dira.
 
Ikastaroaren prezioa 15€koa izango da eta parte hartzen dutenek  lehen sorospenen botika-kutxa jasoko dute opari. Plazak mugatuak direnez, aurretik lekua hartzea aholkatzen dizuegu, 943 15 00 85 zenbakira deituz edo kimubat@kimubat.com helbidera emaila bidaliz (parte-hartzaileen izenak zehaztuz).
 
Informazio gehiago behar izanez gero jarri gurekin kontaktuan edo gure Gardenera hurbildu, Azpeitiko Urrestilla bidean. Gustura lagunduko zaituztegu!
 

Volver