Animalien txokoaren inaugurazio festa ederra

Sekulako ongietorria izan zuen martxoaren 17an egindako animalien txokoaren irekierak. Ingravity Dreams-eko lagunek eman zioten hasiera jardunaldiari goizeko 11:00etan,  txakurkumeak hezteko ikastaro interesgarri eta dinamikoa eskainiz. Arratsaldean, berriz, jende mordoa hurbildu zen txakurren abilezia erakustaldiaz gozatzera. Familiako kide guztiek esperientziaz gozatu zuten, lagun iletsuek barne. Ondoren, etxeko txikiek primeran pasa zuten tailerretan eta, egunari amaiera emateko, txokolatada ederraz gozatu zuten.
 
Eskerrik asko ekitaldietara hurbildu zinetenoi! 
 
Oraindik animalien txokoa ezagutzen ez baduzu, Azpeitiko Urrestilla bidean dugun gardenera hurbildu zaitezke. Bertan, kalitatezko elikagaiak, pentsuak, haziak, arropa eta osagarriak, etxetxoak, jostailuak, kuxin eta oheak, garbitasunerako tresnak, eta abar aurkituko dituzu. Gure agunek hoberena merezi dutelako. 
 
Ongi etorri Kimu Baten animalien txokora!

Volver