Landareak izozteetatik babesteko aholkuak

Euskal Herrian negua hotza izaten da eta, askotan, tenperatura hotzek eta izotzak landare zein loreak kaltetu ditzakete. Etxeko landare zein baratzeak izoztetik babesteko hurrengo gomendioak aurkezten dizkizuegu:
 

Landarea oihal batekin estali

Gure landareak izara fin batekin estali ditzakegu. Oihal honek geruza isolatzaile bezala lan egingo du, lurraren aire beroa mantenduz. Hala ere, kontuz ibili oihalaren pisuarekin, gehiegizko pisuak hostotza kaltetu dezake eta. Babesa sendotu nahiez gero, oihalaren gainean plastikozko geruza bat jarri dezakegu. Baina erne ibili! Ez ipini plastikozko geruza zuzenean landarean, telazko geruza beti egon behar da landarearen eta plastikoaren artean , landareak kaltetu daitezke bestela.
 

Geruza bigungarria jarri (mulching)

Gure landareak babesteko beste aukera bat. Lurrean lastoa edo belar ondua dira geruza sortzeko material erabilienak. Beste material batzuk honakoak izan daitezke: Pinu hostoak, enborren azalak edo prentsatu gabeko hostoak. Hala ere, sistema hau erabili aurretik, kontuan hartu landare motaren arabera material ezberdinak erabili beharko direla. 
Sistema honek hezetasuna mantentzen du. Aldi berean, sustratua bero mantentzen du geruzak sustraiak izoztetik babestuz. Teknika hau erabiliz gero, 5 eta 10 zentimetro bitarteko geruza sortzea aholkatzen dizuegu.
 

Negutegi txikiak edo ‘Cold frames’

Sistema hau sortzea konplikatuagoa den arren, ez da alternatiba txarra eta oso eraginkorra izan daiteke. Gure landareak babestuko dituen etxetxo txikiak eraikitzean datza. Merkatuan ere lortu daitezke babesgarri  hauek.  Gogoratu argia sartzen utzi behar dugula.  
 

Volver