Zubimuxu parkea

FITXA TEKNIKOA

  • Udalerria: Donostiako Antiguo auzoa
  • Orientazioa: Mendebaldea
  • Sorrera urtea: 1994-ko iraila
  • Altitudea: Itsasotik 6m-ra
  • Nola iritsi: Donostiarako Ondarreta hondartzarako sarrera hautatu eta hemendik Tolosa etorbidea hartu. Behin Europa plaza zeharkaturik eta Zumalakarregi etorbidera iritsirik ibilbidearen erdialdera ezker aldean aurkituko dugu
  • Egilea: Joaquin Montero Basqueseaux-en estudioa

 

DESKRIBAPENA

Ondarretako hondartzaren atzean kokatua dago eta kalearen maila normala baino beherago aurkitzen da izan ere jatorrian egungo zuhaitz gehienak ( Indiar gaztaina, Magnolioa, Ezkia, Erramua, Lizarra, Haltza…) maila horretan aurkitzen zen lorategi bateko zati ziren.

Parke hau bi zati nagusitan banandua dago pasabide baten bidez konektatuak. Sarrera nagusiko gunea nahiko argitsua da eta bigarrena berri askoz ere babestuagoa. 6146m2 inguruko hedadura du.

  • Parke honen bereizgarri nagusiak honoko hauke lirateke:
  • Nor ez da geratu atzeko sarbideko ikur diren bi umeen eskulturari begira.
  • Bisitatzeko garai interesgarrienak uda udazken garaiak
  • Eskala txikiko parke bat izanik xarma berezia du.
  • Parkearen lorategi jatorria mantentzeko apustuak nortasun handia ematen dio.
  • Zoru eta eserlekuetako materialen hautatzea paregabeak urteekin balio eta nortasuna indartu diote.
  • Uraren presentzia handia eta modu paregabean enkajatzen du parkean.
  • Itzaleko landaredia da nagusia.

 

LANDARETZA

  • Zuhaitzak: Indiar gaztaina (Aesculus hipocastanum), Magnolioa (Magnolia grandiflora), Tiloa (Tilia cordata), Erramua (laurus nobilis), Lizarra (Fraxinus excelsior), Haltza ( alnus glutinosa),Makala ( populus itálica nigra)
  • Itzaleko zuhaixkak:Banbua (Phyllostachys aurea), Azalea (azaleajaponica), Untza (Hedera hélix), Akanto (Acanthus mollis), Liriope muscaria, Veronica
  • Uretako landareak: Papyro, Gunera

Volver

Ondarretako hondartzaren atzean kokatua dago eta kalearen maila normala baino beherago aurkitzen da izan ere jatorrian egungo zuhaitz gehienak ( Indiar gaztaina, Magnolioa, Ezkia, Erramua, Lizarra, Haltza…) maila horretan aurkitzen zen lorategi bateko zati ziren.