Ekologikoa posible delako

Baratzezaintza ekologikoa da nire arloa, eta horren inguruan idatziko dizuet aldizkari honetan. Gai ezberdinak jorratuko ditut bertan... Batzuetan, teknikoagoak; beste batzuetan, gai konkretuei buruzkoak; umore punttuarekin; serioagok... Baina beste edozer azaldu aurretik, beharbada, jada baduzue galdera bat niretzako, ezta? Eta zergatik ekologikoa? Ez al da moda bat? Horren beharrezkoa al da?

Horrelako galderak egiten dizkigutenean, normalean arrazoi teknikoen zerrenda bat egin ohi dugu... Baina gaur ez dugu bide horretatik joko, batzuetan arrazoi teknikoak oso sendoak izan arren ez baitira nahiko izaten urteetan sinistu eta gure buruan iltzatuta dugun hori aldarazteko.

Uste dut oso argi daukagula guztiok nekazaritza ekologikoa osasuntsuagoa dela ohiko nekazaritza baino gure osasunarentzako eta ingurunearentzako. Baina, orduan, esango didate batzuek: "Bai, baina ematen duen produkzioa nahikoa al da? Ekonomikoki bideragarria da?". Kasu honetan, ikerketa erreferentzia eta datu asko eman ditzaket, baina uste dut datu horiek baino askoz ere argigarriagoa den adibide soil eta xume bat emanda errazago aldatuko duzuela orain arte duzuen ikuspegi hori.

Irakurri hemen gure lankidea den Aitziberrek Goiena aldizkariaren Puntua gehiagarrirako idatzitako artikulua.

Volver