Kapritxo osasuntsua

Testua: Aitziber Otegi


Betidanik ikusi ditugu baratzeak Euskal Herrian. Alde guztietan. Mendira zoaz eta baserri ondoetan baratzeak. Kaletik zoaz eta elkarri atxikitako etxeetako lorategietan baratzeak. Trenean zoaz eta ezker-eskuin daude baratzeak trenbide inguruak inbadituz. Batzuetan, metro karratu askotakoak izaten dira, baina, orokorrean, baratze txikitxoak ikusi ohi ditugu. Asko eta asko, oso bereziak. Lursail bateko metro karratu bakoitza milimetrora aprobetxatuz, maldan gora, maldan behera, guztia tetrix bat izango balitz bezala antolatuta... gerra garaia etorrita ere barazki falta ez dezagun izan! 

Hala eta guztiz ere, orain arte, behintzat, bizirauteko zer edo zer bezala ulertu ditugu baratzeak; baserritarrek edo etorkinek egiten zituztenak. Inoiz ez gazteen kontua edo denbora-pasa bat; lan gogorra eta gutxiren gustukoa! 

Horrela izanik, baratzeetan ez da estetika begiratu. Porrua modu honetan landatuko dut, tomatea horrela eta lekak beste modu honetan. Praktikoena delako. Ez zaio garrantzirik eman baratze polit bat edukitzeari. Gainera, beharrezkoa den kasuetan, baratzea plastikoz edo txapaz betetzen da, hain beharrezkoa den ura lortzeko edo lanabesak gordetzeko txoko bat izateko. Badakizue, txabolismoaren joera...

Irakurri artikulu osoa hemen 'Kapritxo osasuntsua'

Volver

Bihur ditzagun gure baratzeak lorategi biziak, koloretsuak eta zaporez beteak!