Luxua erlatiboa da 

Testua: AITZIBER OTEGI
Argazkia: IMANOL SORIANO 


Wikipedian irakur daitekeenez, luxua da beharrezko prestazioez gainera ezaugarri bereziak eta apartak dituzten ondasunen, produktuen eta zerbitzuen multzoa. Oro har, desiragarriak direnak eta prezio altuak dituztenak. 

Argi dago guztiontzat ez direla gauza berdinak, baina gehienok pentsatuko genuke mila metro karratuko lursaila eta igerilekua dituen etxea luxu bat dela, edo luxu bat dela baita ere diruari begiratu beharrik gabe nahi adina bidaiatzea. Hala eta guztiz ere, bizitzako gauza gehienak bezala, hau ere erlatiboa da. 

Gaur egun bizitzen ari garen egoera surrealista honetan, luxu hitzaren balioa aldatu egin da. Orain, lehen normaltzat kontsideratzen genituen hainbat egoera edo gauza desiragarri bihurtu dira: luxua da balkoi bat edukitzea, luxua da zure lanbidea dela-eta mendira lanera joan behar izatea, luxua da zure bizilagunarekin balkoitik balkoira hitz egin ahal izatea, eta luxua da, baita ere, Internet eta ordenagailua edukitzea maite dituzunak ikusi ahal izateko. 

Orain, galdera bat egingo dizut: oraintxe bertan, egoera honek luze iraungo duela pentsatuz, zer nahiago zenuke? Donostia erdigunean dagoen etxe bat, handia, oso ondo dekoratua baina ez balkoirik eta ez terrazarik ez duena –oso garestia, noski– ala edozein herritan aurkitu dezakegun baserri edo etxetxo bat bere baratzearekin eta lorategiarekin? Eta orain dela urtebete, berdina erantzungo al zenuke? 

ARTIKULU OSOA HEMEN

Volver