Elika ezazu zure baratzea ongarri natural eta artifizialekin

Ongarri naturalak eta artifizialak produktu desberdinak dira, baina biek betetzen dute bere lana: lurra elikatzea eta landareen eta haien fruituen hazkundea bultzatzea.
 
Produktu horiek bereizteko oinarrizko moduetako bat da esatea ongarri naturalek osagai aktibo organikoak dituztela, eta artifizialek, berriz, osagai artifizialak. Ez galdetu zeure buruari bi aukeretatik zein den hobea, baizik eta galdetu zer behar duen zure landaketak. Orokorrean, baratzean onuragarria da ongarri organikoak erabiltzea urtean behin gutxienez, ahal bada neguan. Ongarri hori zizareen humusa izan daiteke (bermikonpost moduan ere ezaguna dena), edo simaurra edo zeuk etxean egindako konposta. Zehaztasun garrantzitsu bat dago: ongarri artifizialekin zure baratzeari behar duen hori eman diezaiokezu, zehatz. Kontua da landare guztiek bere elikagaien oreka on bat izan behar izaten dutela (nitrogenoa, potasioa, fosforoa, kaltzioa, zinka…), baina horietako bat falta denean, hori nabaritu egiten dela landarean, bere hostoetan, bere loreetan… Distirarik ez badu, kolorerik ez badu edo indarrik ez badu, galde iezaiezu zure Jardinarium zentroko adituei, eta horiek esango dizute zein ongarri artifizial mota behar duzun zure uztari bere bizitasuna itzultzeko.
 
Gainera, ongarri natural bat edo artifizial bat aukeratzen duzunean, hainbat aldagai kontuan hartzea komeni zaizu, hala nola lur mota, landaketa mota edota zenbat ureztatuko duzun. Lur hondartsuetarako, esate baterako, potasioan aberatsa den ongarri natural edo artifizial bat aukeratu beharko duzu, osagai hori baita ureztatze bakoitzean gehien galtzen denetako bat. Eta potasioa da tomateek eta barazki askok nahi izaten dutena bere fruituaren garapen onerako eta zapore sakonerako. Baina lasai, ongarri artifizial unibertsalek, ia edozertarako balio dutenek, aukeratzea erraztuko dizute. 
 
Nolanahi ere, kontuan izan ondo hornitutako baratze bat baratze osasuntsuagoa dela eta onddoen eta intsektuen izurriteen eraginpean hondatzeko arrisku txikiagoa duena. Eta, jakina, bere fruituak zuri emateko indar handiagoa duena.
 
Iturria: Jardinarium

Compartir esta noticia