Inkesta osatu eta irabazi 50 €-ko animalientzako produktuen lotea!

Gure dendako eskaintzari buruzko galdetegi labur-laburra proposatzen dizugu! Parte hartzen duzuen guztion artean, animalientzako produktuen bi sorta zozketatuko ditugu, 50 euroko balioarekin. Zuk aukeratuko duzu zein sorta nahi duzun (txakur, katu, txori, arrain... edo etxean duzun animaliarentzat). Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkizugu, gure zerbitzua hobetzen lagunduko baitiguzu.

Zer egin behar da loteak irabazteko?

Esteka honetan aurkituko duzuen inkesta laburra bete, besterik ez! Horrela, gure zerbitzua eta eskaintza hobetzen lagunduko diguzu. Egin klik eta parte hartu!

*Zozketaren oinarriak: Bi irabazleak ausaz aukeratuko dira urtarrilaren 2an inkesta osoa bete dutenen artean. Zozketako sarituen izenak sare sozialetan publikatuko dira (Facebook eta Instagram) eta, egun horretatik aurrera, HOGEITA HAMAR (30) egun izango ditu oparia Kimu Bat gardenean eskuratzeko (Urrestila bidea, z/g, Azpeitia). Bertan, irabazleak NAN agiria erakutsi beharko du produktu-sorta jasotzeko.

 

 
powered by Typeform

Compartir esta noticia