lorategi jangarria, robota, belar artifiziala, ureztaketa

Zure paradisu naturala sortzeko proposamenak

Egun beroak, iluntze gorri eta epelak... Momentu berdingabeez gozatzeko aukera ematen digu udak. Lorategi, terraza edo balkoirik baduzu, zorionekoa zu! Zure etxean bertan, paradisu natural batez inguratzeko aukera duzu.

Zure gune naturala eder mantendu nahi baduzu, hona hemen gure proposamenak:

BELAR ARTIFIZIALA

Leku askotan eguraldia, etxearen kokapena edo denbora falta medio, zaila suertatzen zaigu soropil naturala mantentzea. Arazo horri aurre egin ahal izateko, gaur egun kalitate handiko belar artifizialak baliatu ditzakegu erabilera, ehundura eta poltsiko ezberdinetara egokituak. Produktu honen abantaila nagusiak honakoak dira:
  • Material birziklagarriz eginak daude.
  • Garbitasun eta mantenu lan oso erraza dute.
  • Antialergikoak dira.
  • Ureztaketa eta mantenu lanak aurreztu ditzakegu.
  • Hormigoi edo baldosazko zoruen gogortasuna kentzeko balio du.
  • Materialak 10 urteko garantia du.
  • Surik ez hartzeko prestatua dago.

ROBOTA

Gure soropila golf zelaietan bezala perfektu moztua ikusi nahi baduzu, egin ezazu belarra mozteko robot baten aukera. Nabigazio sistema adimendunari esker, belardia esfortzu gutxirekin txukun mantendu ahal izango duzu; eta, horrela, soberan duzun denbora hori lorategiko edo baratzeko beste lan batzuk burutzeko erabil dezakezu.
  • Garaiaren arabera, belarra egunero edo egun ezberdinetan mozteko programatu daiteke.
  • Mozturiko belarra bertan uzteko aukera eskaintzen du, belar zati txikiak mozten baititu.
  • Argi puntu baten beharra eta aldizkako mantenua behar du.
  • Eremu txiki zein handietara egoitzen diren modeloak daude.

LORATEGI JANGARRIA

Geroz eta gehiago hedatzen ari da lorategi jangarriaren ideia. Gure jatorrizko lorategiarekin -hau da, baratzearekin- topo egiten hasi gara berriro. Edonola ere, gaur egun lorategi jangarriak ohiko baratze baten itxuratik haratago eboluzionatu dute; izan ere, barazkiez gain, lore jangarriak, fruitu txikiak eta fruta-arbola txikiak hartzen dituzte eremu hauek. Lorategi jangarria osatzeko, hosto ikusgarridun landareak hautatzen ditugu, lore alaiak edo harribitxien pareko fruituak dituztenak. Kontuan hartzeko ezaugarriak:
  • Lorategi jangarriak bertikalean edo ontzietan sor daitezke, baina baita lur eremu txikietan ere.
  • Lorategiak elikagaiak eskaini diezazkiguke.
  • Landareen maitale aktiboentzako eredua da lorategi jangarria.

UREZTAKETA

Uda garaian nabarmendu ohi da gure lorategi zein landareen edertasun handiena, baina, aldi berean, garai lehorrena ere bada, eta belardi zein landaketen ur beharrak euri urek asetzen dituztenak baino handiagoak dira. Halaber, jende ugariren opor garaiarekin bat dator uda, eta, hortaz, ezinbestekoa da askorentzat ureztaketa sistema automatizatua ezartzea.
Zalantzarik gabe, ureztaketa sistema automatizatu eta efiziente baten aldeko hautua egitearekin ez zara damutuko. Honako aukerak eskaintzen ditugu:
  • Balkoi, lorategi txiki edo eremu zabaletarako instalazioak.
  • Balkoiko lorontziak, belardi txikiak, landaketa eremu zein baratzerako ureztaketa-sistemak‚Ķ garatu ditzakegu.
  • Neurri ezberdineko eremuetarako instalazio automatizatuak.
  • Aspertsio, difusio edo tantakako ureztaketa-sistemak.
  • Zuk zeuk egin nahi izanez  gero, gure lora-etxean beharrezko materiala topatuko duzu.

Compartir esta noticia