Abuztuko zereginak
Zein dira hilabete honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?
Abuztua iritsi da, eta hilabete honetan joaten gara denok oporretara. Beraz, garrantzitsua da lorategian, terrazan eta baratzean zereginak aurreikustea.
Lorategi zoragarria
- Kimatu zuhaixkak loraldiaren ondoren, eta lorerik ez dutenen kasan, mantenu kimaketa bat egin.
- Udako izurriteei arreta jarri, hala nola armiarma gorriari, zorriari edo kotxinilari. Gainera, bareak eta barraskiloak oraindik zure baratza edo lorategian izango dituzu.
- Ureztatze-sistemak errebisatu eta beharrezko konponketak egin.
Soropil ezin hobea
- Lorategian, egunaren hasieran edo amaieran ureztatzen jarraituko dugu, baina kontuz landareak ez ditugu gehiegi ureztatuko, eta ez dugu lorea zuzenean ureztatuko. Belarra hobe da 20 edo 30 minutuz ihinztagailuekin ureztatzea.
- Herbizidak erabiltzeko momenturik egokiena da.
Terraza dotorea
- Lore berriak landatu eta lehendik dituzunak ere hezetasun egonkorrarekin mantendu; taldekatuta badituzu, errazagoa izango da. Gainera, komeni da egun lehorretan urez lainoztatzea.
- Oporretara bazoaz, jarri zure lorontziak itzalpeko edo erdi-itzalpeko eremu batean, zuzeneko eguzkitik babesteko. Horrek azkar lehortzea ekiditen lagunduko du, eta zure landareentzako giro freskoagoa mantenduko du.
- Ureztatu landareak goizez edo arratsaldez, ez dezaten ur faltarik eduki. Lurra eta bere beharrak errebisatu.
- Ureztatze automatikoko sistema bat instalatu, programatzaile batekin erregulatua. Ezusteko desatseginak saihestuko dizkizu itzuleran.
- Horrez gain, “autoriego”-ko loreontziak edo ur-biltegia dutenak erabil ditzakezu.
- Oporretan zure lorontziak ureztatzeaz ahazteko beste irtenbide bat ureztatze-gel bat erabiltzea da. Ikusi Jardinarium markako ureztatze-gela!
Baratze goxoa
- Abuztuan, gure uzta biltzeko eta lurra udazkeneko baratzerako prestatzeko unea da.
- Belar txarrak kendu.
- Hileko zeregin garrantzitsuenetako bat izurriteak arrastoan mantentzea da. Eguzkiarekin eta beroarekin ohikoagoak dira eta gure baratzea zaindu behar dugu. Gure landareei erasotzen dieten izurriteak identifikatzea eta ahalik eta azkarren desagerraraztea produktu egokiekin. Eska iezaguzu aholkua!