APIRILEKO ZEREGINAK. Zein dira hilabete honetako zereginak eta zer landatu dezakezu?

Udaberria iritsi da. Argi gehiago, egun luzeagoak eta koloretsuagoak. Udaberriko beroa dator, baina euria ere bai. Gaztelaniazko esaera zaharrak dioen bezala, " abril aguas mil". Horregatik, garrantzitsua da hilabete honetan gure landareekin arreta berezia izatea. Aldaketa atmosferikoek kalte egin diezaiekete. Hauek dira apirilean egin beharreko lanak.

Lorategi bikaina!

  • Zomorroak hedapen betean daude, udaberrian indar handiagoz jarduten dute, bareak, barraskiloak... ugariak dira.
  • Lorategia garbi mantendu, belar txarrak ateratzea esan nahi du horrek.
  • Ongarriztatzeko unea da.

Udaberriko erraboilak landatzeko unea da (daliak, gladiolo edo ezpata-loreak, kalak, indietako kanaberak, azuzenak...), udan loratzeko.

  • Orain, ureztapenak aldizkakoak izan behar dute. Euria egiten duen klima batean bizi bazara, ureztatzeak kontrolatu behar dituzu.
  • Azter itzazu mangerak, aspertsoreak eta programatzaileak, dena prest egon dadin eta ezerk huts egin ez dezan.
  • Landareak askapen geldoko ongarri mineral batekin erabiltzea funtsezkoa da horiek indartzeko eta zati berdeak garatzeko.
  • Landare-tipologia bakoitzerako ongarri espezifiko bat erabili.
  • Lorategian sasoiko landareak landatu ditzakezu: petuniak, tageteak, bitxiloreak, ziniak, begoniak, impatiensak, ageratumak...

Soropila prest!

  • Ura eta airea sustraietara iristeko, garrantzitsua da eskarifikatzea.
  • Ongarri organikoak erabili, hala nola zizare-humusa edo zaldi-simaurra, hazkuntza estimulatzeko.
  • Mozketak ia astean behin egin beharko dira, 4 edo 5 cm-tik beherako altuera saihestuz; izan ere, horrek fotosintesia normaltasunez egitea eragotziko luke.
  • Ongarri likidoarekin ongarriztatu.
  • Ureztatze-sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu.

Koloreztatu zure terraza!

  • Oraindik egin ez baduzu, udaberriko landareak landatu, hala nola begoniak, impatiensak, petuniak, tageteak, ageratumak...
  • Erabili landaketa-substratua, substratu unibertsala edo kanpoko substratua 
  • Kaktusak birlandatzeko unea da.
  • Igokariak hormatik, saretetatik edo barandetatik bideratu.
  • Udazkeneko erraboilak kendu, eta leku fresko eta ilun batean utzi, datorren urtean berreskuratu ahal izateko.

Norberaren uzta! 

  • Udako baratze-sailetarako lana egin eta lursailak prestatu.
  • Mahatsak eta masustak landatzea pentsatu baduzu, orain da unerik egokiena horiek landatzeko.

Pepinoak, kalabazinak, tomateak, piperrak, alberjiniak eta lekak landatzeko garaia da.

  • Ongarritze-maiztasuna eta -dosia handitu egin behar dira.
  • Ureztatzeko ordurik onena goizeko lehen ordua da.
  • Intsektizida natural bat erabili erasotzen hasten diren izurriteei aurre egiteko. Garai honetan euli zuria, beldarrak, landare-zorriak... ager daitezke.
  • Belar usaintsuak eta sukaldaritzakoak kimatu eta kontsumitu ditzakezu (menda, melisa, oreganoa, perrexila...)

Itzuli