Azaroko lanak. Zein dira azaroan egin beharreko lanak eta zer landa dezakezu?

Hotza badator eta horrekin batera, gure landareek bizirik irautea nahi badugu, egin beharreko zainketak aldatu egin beharko ditugu. Ez lo hartu! Hona hemen azaroan egin beharreko hainbat lan:

Lorategia

  •   Azken inausketa eta garbiketak egin zuhaixka eta heskaietan.
  •   Udazken eta negu sasoiko landareak landatu: alhelia, biolak, pentsamenduak, kalendula, bellis perennis...
  •   Ongarri gutxi bota.
  •   Udaberriaren hasieran loratuko diren erraboil-landareak landatu.
  •   Hosto lehorrak bildu eta erabili fosforo eta potasan aberatsa den konposta lortzeko.

 

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Zelaia

  •   Belarra moztu eta altuera egokitu, hazkunde handieneko garaian baino altuago gera dadin.
  •   Hostoak eta gainerako hondakinak kendu. Zelaia garbi mantentzeak, onddoek eragindako gaixotasunak agertzea zailduko du.
  •   Neguan erabat sartu aurretik, azaroa hilabete aproposa da belar txarrak kendu eta herbizidak aplikatzeko.
  •   Kaltetutako edo soildutako eremuak badituzu, horiek estaltzeko garai ona da.
  •   Gaurik hotzenetan belarra manta edo oihalekin estali.

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Terraza

  •   Gaurik hotz eta haizetsuenetan landarerik sentikorrenak etxe barrura sartu.
  •   Hauek dira sasoi honetarako landare egokienak: Alheli, bellis perennis, pentsamenduak, biola...
  •   Landare igokarien adarrak inausi eta garbitu, adar berriak eman ditzaten.
  •   Landare aromatikoak inausi, berriro kimu berriak eman ditzaten.
  •   Udazkeneko erraboil-landareak landatu.

tareas noviembre kimubat garden jardinarium lorategia jardin invierno cuidados

Baratzea

  •   Baratzea garbitu eta sakon ongarritu, konposta ere gehitu diezaiokezu.
  •   Nahastu hosto lehorrak eta lurra, materia organiko kopurua handitzeko.
  •   Atseden begetatiboan dauden hosto erorkorreko fruta arbolak inausi.
  •    Fruta-arbolak edo zuhaixkak badituzu, babestu hotzetik mantekin edo babesteko material espezifikoekin.
  •   Gutxiago ongarritu
  •   Laranjak eta basoko-fruituak biltzen has zaitezke.

Itzuli