Azaroko zereginak. Zein dira hilabete honetako lanak eta zer landa dezakezu? 

Hotza iritsi da! Berarekin batera, gure landare eta lorategiaren zaintza egokia ziurtatzeko zereginak. Azaroa lorategia negurako prestatzeko hilabetea da, gure berdeguneek etorkizunean bizirautea eta loratzea nahi badugu. Hauek dira kontuan hartu beharreko zereginak:

Lorategia

  • Zuhaixka eta azken kimaketa eta garbiketa egin
  • Hosto erorkorreko zuhaitz eta zuhaixkak kimatu
  • Udazkeneko eta neguko landareak landatu, hala nola alheliak, biolak, pentsamenduak, kalendulak, bellis perennisak...
  • Ureztatzeko maiztasuna gutxitu eta landareak gauera bustita iristea saihestu.
  • Ongarriztatzeak ahalik eta gehien murriztu.
  • Udazkeneko erraboilak landatu, neguan eta udaberriaren hasieran loratu daitezen.
  • Horri lehorrak bildu eta konpost on bat lortzeko erabili.

Soropila

  • Soropila moztu, baina hazkunderik handieneko denboraldian baino pixka bat gorago gera dadin.
  • Neurriz ureztatu. Tenperaturak behera egin ahala, belarrak ur gutxiago behar du, baina kontuz! Ez ezazu erabat ahaztu.
  • Hostoak eta hondakinak kendu. Garbi mantenduz gaixotasun fungikoen agerpena saihestuko duzu. 
  • Negua iritsi aurretik, belar txarrak kendu eta herbizidak aplikatu.
  • Belar gabeko guneak edo hondatutako eremuak badituzu, une egokia da plakak jartzeko.
  • Gau hotzenetan soropila babestu oihalekin.

Terraza

  •     Landare delikatuenak etxe barruan sartu, eta, horrela egun hotzenetatik eta haizetsuetatik babestuko dituzu. 
  •     Ureztatze-tarteak luzatu eta bi ureztaketez behin, ongarriztatu unez kanpoko hazkuntzak ekiditeko.
  •     Landareak landatu nahi badituzu, egokienak hauek dira: Alheliak, Bellis perennisak, pentsamenduak, biolak... 
  •     Igokarien adarrak kimatu eta garbitu eta, zurkaitzak zuzendu, adar berriak ematen has daitezen.    
  •     Usaingarriak kimatu, berriro ere hazi daitezen.
  •     Udazkeneko erraboilak landatu. 

Baratzea

  • Baratzea garbitu, ongarriztatze sakonak egin eta konposta gehitu. 
  •  Hosto lehorrak lurrarekin nahasi, materia organikoaren maila handitzeko.
  •  Erein neguko barazkiak, hala nola espinakak, errefauak, kanonigoak... Hazitegiak badituzu, neguko letxugak, zerbak, azak, eskarolak, babak eta abar behin betiko tokian landatu.
  • Kimatu dagoeneko atseden begetatiboan dauden hosto erorkorreko fruta-arbolak. 
  • Baratzean fruta-arbolak edo zuhaixkak badituzu, babestu itzazu hotzetik neguko babeserako material espezifikoekin. 
  • Ongarriztatzea murriztu
  • Laranja-barietateak eta basoko ohiko fruituak biltzen has zaitezke. 
     

Itzuli