Barraskiloak, zein azkarrak diren jaten!

Barraskiloak baratzarentzat onuragarriak dira, landareen zati hilak eta adarretako onddo batzuk jaten baitituzte, baina barraskilo izurrite batek gau bakar batean amai dezake zure marrubi uzta, letxuga, edo dena delakoarekin.

Ez utzi barraskiloak zure baratzearen jabe egiten eta zure uzta preziatuetatik urrun eduki. Horretarako, goizetan ureztatzen proba dezakezu, arratsaldeetan ureztatu beharrean; izan ere, barraskiloek, lurrunketaren aurkako babes-mekanismorik ez dutenez, nahiago dute gauez jardutea. Lurra ere aldian-aldian aireztatu dezakezu, eta, horrela,  barraskiloen ezkutalekuak suntsituko dituzu. Eta azkenik, arazoa larriagoa dela ikusten baduzu, barraskiloekin bukatzeko produktu ekologikoak erabiltzeko aukera ere baduzu. Produktu hauek, etxekoen osasuna errespetatzeaz gain, baratzeko onuragarriak diren beste animalia batzuena ere errespetatzen dute, hala nola zizareak, erleak edo trikuak.

Iturria:  2020 udaberriko Jardinarium aldizkaria

Itzuli