Doako tailerra Ekogunean: Udaberriko elikadura, gure ongizatea bermatuz

Udaberriko elikadurari buruzko ikastaroa izango dugu Kutxa Ekoguneko Haur Parkean, datorren martxoaren 19an, 11:00etatik 13:00etara. Saioa Amaia Díaz de Monasterioguren eta Amaya Ayerbe nutrizionistak zuzenduko dute eta elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete parte-hartzaileei, familia osoarentzat egokia eta garaiko produktuekin egina.

Pertsonen elikadura-beharrak aldatzen doaz eta norbanako bezala ere behar desberdinak ditugu. Gorputzak, gabezia desberdinak ditu sasoiaren arabera, egunero dugun dietaren arabera. Askotan, batzuentzako onuragarriak diren elikagaiak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzako. Hortaz, onuragarriak edo kaltegarriak zaizkigun produktuak identifikatzen lagunduko diete hizlariek tailerrean parte hartzen dutenei.  

Aldi berean, naturak eskaintzen dizkigun garaiko elikagaiak ezagutzen eta hauei etekina ateratzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Beste zenbait erremintekin batera, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira, gure ongizatea osotzeko gako gisa. 

Tailerra doakoa izango da eta izen ematea Ekoguneko plataformatik egin daiteke jada.


*Nola iritsi: Rekalde-Hernani errepidea z/gabe (GI-2132, 2. Km-a), 20009 Donostia

Itzuli