Eltxoei aurre egiteko limoi-geranioa eta albaka

Eltxo garaian gaude! Itzuli da egun osoa hazka egiten ibiltzeko sasoia. Horiek uxatzeko, landare usaintsu batzuk gertu izatea komeni da, uxagarri naturala jariatzen baitute. Ezin ahaztu zitronela paregabea!

Limoi-geranioa, limoi-usain bereizgarriari esker, euli eta eltxoetatik libratzeko erremediorik eraginkorrena da, zitronelarekin batera. Kontuan izan, eltxoen kontrako landare gisa duen funtzioa behar bezala betetzeko, eguzkitan edo itzal gutxirekin dagoen eremu batean kokatu behar dela. Gainera, landare oso apaingarria da, arrosa edo zuri koloreko loreei,   kolore berde biziko hostoei eta testura belusdunari esker. Gustuko dugu!

Albaka da zure lorategian, terrazan edo baratzean tokiren bat izatea merezi duen beste landareetako bat. Lurrintsua denez, zure errezetei, freskagarriei eta koktelei zaporea emateaz gain, eltxoak urrun mantentzeko gai da.

Eta azkenik izpilikua, menda eta erromeroa ditugu.
 
Gogoratu, halaber, beste neurri batzuk ere hartu behar direla eltxoen ziztaden biktima ez izateko:

  • Aplikatu uxagarria zure azalean
  • Jantzi mahuka luzeko arropa
  • Eltxo-sareak jarri leihoetan eta ateetan
  • Uxagarri elektrikoak edo ultrasoinudunak ere erabil ditzakezu.
  • Maiz hustu ur-putzu guztiak, adibidez, lorontziak.
  • Egunsentia eta ilunabarra dira eltxoen jarduera handieneko orduak. Kontuan izan!

Kaixo, uda! Agur eltxoak!
 

Itzuli