Erabili argiak apaintzeko eta gozatu festetaz
Gabonetako argiak modu bikaina dira jai hauetan etxean giro magikoa sortzeko! Zure etxeak distira egin eta giro berezia izan dezan, argiak Gabonetako zuhaitza apaintzeko erabiltzeaz gain, beste zer apaintzeko erabil ditzakezun azalduko dizugu jarraian. Gogoan hartu gure ideiak!
Gabonak dira etxea gehien apaintzen dugun garaia, magiaz eta zoriontasunez betetzea gustatzen zaigun garaia. Horretarako zuhaitza, argiak, jaiotza... eta nola ez, jai hauetako bereizgarri diren landareak erabiltzen ditugu.
Artikulu hau argiei, distirari eta jai-giroko espazioa sortzeari buruzkoa da. Hemen dituzu ideia batzuk, gogoan izan!
- Argiak landareetan: ipini argiak zure barruko edo kanpoko landareen adarretan. Urre-koloreko argi epelak klasikoak dira, baina koloretakoak ere aukera ditzakezu jai-giroko ukitua emateko. Edota zuriak. Hauek argi hotzagoa eta negu girokoa ematen dute. Hori bai, aukeratutako argiak, etxearen gainerakoan jarritako apaingarriekin bat etortzea gomendatzen dugu.
- Argi girlandak: argidun girlandak ate eta leihoen markoak apaintzeko erabiltzen dira, baita eskaileretako barandetan ere. Horrez gain, girlandaren bat utz dezakezu altzariren baten gainean, zutaberen batean edo lorategiko zutoinetan.
- Argidun elementuak: sortu zure gabonetako apaingarriak argiekin. Adibidez, beirazko poteak edo pitxerrak bete ditzakezu LED argiekin.
- Farolak: farol txikiak LED argiekin bete ditzakezu.
Gabonetako zuhaitzean argiak jartzea erabakitzen baduzu, jarri zuhaitzaren oinarritik hasi eta zuhaitzaren puntarantz modu uniformean. Beti piztuta dauden argiak, piztu-itzali ibiltzen direnak edo kolorez aldatzen direnak aukera ditzakezu.
Bete argiz zure etxea eta gozatu Gabonak familiarekin eta lagunekin!