Fruta-arbolen kimaketa ikastaro teoriko-praktikoa Kimubat Gardenen
Fruta-arbolen kimaketari buruzko ikastaro berria antolatu dugu Kimubat Gardenen otsailaren 22 eta 24an. Zuhaitzen kimaketan aditua den Aitor Etxeandiak bideratuko du bi saiotan egituratuko den formakuntza.
Lehen eskola, hilaren 22an, 17:00an hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Tailer honetan, Euskal Herrian landatzen diren ohiko barietateei buruz mintzatuko da Etxeandia. Bigarren saioa, aldiz, otsailaren 24an izango da, 9:00etatik 12:00etara, eta inguruko zuhaitzak kimatzen ikasiko dute parte-hartzaileek, gero haien lorategi eta lursailetan ikasitakoa aplikatzeko.
Ikastaroak 20€-ko prezioa du eta izen-emate epea irekita dago. Parte hartu nahi dutenek garden@kimubat.eus helbidera idatzi edo 697 250 292 telefono zenbakira deitu dezakete.
Animatu!