Gabonetako zuhaitza, naturala edo artifiziala? Nola aukeratu zure etxerako egokiena
Gabonetako zuhaitza da jai egun hauetako protagonista nagusia, eta gabonetako dekorazioa aukeratzean, egin beharreko lehen gauza izaten da zuhaitz naturala edo artifiziala jarri erabakitzea. Biek dituzte beraien alde on eta txarrak, eta aukeraketa norberaren lehentasunen, bizi estiloaren eta ingurugiroarekiko duen konpromisoaren araberakoa izango da. Artikulu honetan zure zuhaitza zaindu eta apaintzeko hainbat aukera eta ideia emango dizkizugu.
Zuhaitz naturala: alde onak eta txarrak
Abantailak
- Jasangarritasuna: mintegi espezializatuetan landatzen badira eta behin gabonak amaitutakoan, behar bezala botatzen badira, zuhaitz naturalek artifizialek baino ingurumen-inpaktu txikiagoa dute. Konposta egin daiteke beraiekin eta horrela lurzorua ongarritu.
- Usaina: pinu naturalaren usaina ezin da beste ezerekin lortu eta etxeari gabon giroa ematen dio.
- Itxura: zuhaitz bakoitza bakarra da, eta horrek dekorazioari ukitu natural eta autentikoa ematen dio.
Alde txarrak
- Mantenua: sarri ureztatu ezean hostoak berehala galtzen dituzte.
- Iraupen mugatua: hiru eta lau aste bitartean egoten dira egoera onean.
- Eskuragarritasuna: ez da beti erraza izaten zuhaitz freskoak edo laborantza arduratsukoak aurkitzea.
Zuhaitz artifiziala aukeratuz gero jarraitu beharreko aholkuak:
- Kalitatean inbertitu itxura naturalagoa izateko eta luzaroan iraungo duela bermatzeko.
- Desmuntatu daitekeena aukeratu, biltegiratzea errazteko.
- Argiztatuta dagoena aukeratu, apaintzeko orduan denbora aurrezteko.
Zer izan behar da kontuan zuhaitza aukeratzerakoan?
- Lekua: zuhaitzaren altuera eta diametroa zure egongelara egokitu behar dira.
- Dekorazio-estiloa: zuhaitz naturalak hobeto egokitzen dira dekorazio klasiko edo landatarrera, eta artifizialak, berriz, estilo moderno edo minimalistetara.
- Aurrekontua: zuhaitza hainbat urtez berrerabiltzeko asmoa baduzu, artifiziala errentagarriagoa da.
Gabonetako zuhaitza apaindu:
emaitza ikusgarria izateko aholkuak
- Argiekin hasi: lehenengo argiak jarri, goitik behera modu uniformean banatuta. Aukeratu tonu beroak giro goxoa sortu nahi baduzu eta argi hotzak estilo modernoa nahiago baduzu.
- Geruzak sortu: apaingarri handi eta txikiak konbinatu, modu orekatuan banatuta. Sakontasun handiagoa lortu nahi baduzu, erabili bola metalikoak eta mateak.
- Azken ukitua: zuhaitzaren goiko aldean izar bat, lazo bat edo apaingarri berezi bat jarri.
- Oinarria apaindu: zuhaitzaren euskarria ezkutatzeko saski bat erabil dezakezu, ukitu sofistikatua emango dio.
Jasangarritasuna eta tradizioa:
oreka ezin hobea
- Zure aukera edozein dela ere, kontuan hartu beti ingurumen-eragina, eta bilatu berrerabiltzeko edo birziklatzeko moduak. Zuhaitz naturala aukeratzen baduzu, bilatu konposta egiteko aukerak. Artifiziala aukeratzen baduzu, berriz, ondo zaindu, ahalik eta denbora gehien iraun dezan.
- Zure zuhaitza apaintzeak zure etxea edertzeaz gain, gehien maite dituzunekin une eta oroitzapen bereziak sortzeko aukera emango dizu. Prest al zaude Gabonetako tradizio honekin hasteko?
Gabonetako zuhaitza da jai egun hauetako protagonista nagusia, eta gabonetako dekorazioa aukeratzean, egin beharreko lehen gauza izaten da zuhaitz naturala edo artifiziala jarri erabakitzea.