Hasi da barbakoa garaia!

Terrazatxoak eta udako barbakoak maite ditugu. Zure terrazan edo lorategian barbakoa bat prestatu nahi baduzu, hona hemen onena aukeratzeko aholkuak. BBQ lovers-ak gara!

Ez baduzu lekurik obra behar duen barbakoa jartzeko, ez kezkatu, gero eta alternatiba gehiago dago. Hori bai, hautatzeko garaian, kontuan izan tamaina eta funtzionaltasuna. Hemen kontatuko dizugu dena!

Barbakoa elektrikoak edo gas bidezkoak oso egokiak dira terrazetarako edo balkoietarako. Gogoratu oso garrantzitsua dela terraza edo balkoia itxita ez egotea, hau da, beharrezkoa da oso ondo aireaztuta egotea. Eta, batez ere, aukeratu tapa duen ereduren bat, horrela kea ez baita goiko solairuetara igoko. 

Ikatzezko barbakoek bero handiago ematen dute elektrikoek edo gasezkoek baino, garraiatzeko eta garbitzeko errazak dira eta, garrantzitsuena, usain eta zapore ketua ematen diote janariari, zoragarria benetan!

Lorategian egurrezko barbakoa bat jartzeko aukera baduzu, ez izan zalantzarik, aukera egokia dira. Iraunkorrak, janariaren zaporea indartzen dute eta tamaina eta eredu askotan aurki ditzakezu. Gure gustukoenak dira.

Eta barbakoaren oinarrizko eta ezinbesteko zatia: parrilla! Hainbat mota daude eta, zalantzarik gabe, sekretua burdin sarean edo barran dago. Borobilak, karratuak edo V formakoak daude, eta hainbat materialetakoak izan daitezke: burdina, txapa, altzairu herdoilgaitza edo harria.

Ez dugu artikulu hau amaitutzat eman nahi, gure ustean, garaile diren hiru parrilla mota aipatu gabe. Gure dendetan daude eskuragarri. Ziur gustatuko zaizkizula! Ezagutu itzazu!

  • Bisigu-parrilla: oso egokia arrain osoetarako. Parrilla bikoitza da eta forma biribildua du, arraina zapaldua gera ez dadin. Sauvic markako bisigu-parrilla altzairu-herdoilgaitzez egina dago, sugarrei eta tenperatura altuei ondo eusten die. Arraina erretzeko modurik onena, azkar eta modu eraginkorrean.
  • Parrilla bikoitza: Parrilla hau oso egonkorra eta sendoa da. Barbakoaren barruan, lurrean edo tximinian erabili dezakezu. Oso aproposa da barazkiak eta haragi zatitxoak erretzeko. Guk gomendatzen duguna Sauvic markakoa da, %100ean altzairu herdoilgaitzez egina, kalitate eta iraunkortasun handikoa.
  • Parrila hedagarria: Marko hedagarria duen parrilla, edozein barbakotara egokitzen dena, ebaki edo neurrira egin beharrik gabe. Gomendagarria da, gehienez, 10 zm zabaltzea, parrillaren oinarria ez galtzeko. Parrilla honek egurrezko heldulekuak ditu, eta gorputza, altzairu zinkatuz egina, oso erresistentea eta kalitaterik onena eskaintzen du janaria prestatzen duzun bitartean. Apustu segurua, edozein barbakoari egokitu daitekeena eta %100ean altzairu herdoilgaitzez egina. Sauvic markako produkturik onena.

Beti bezala, gure adituekin kontsultatzea gomendatzen dugu, eta kanpoalderako egokiena den barbakoa zein den esango dizute.

Orain bai, hasi lanean, chef!

 

 

Itzuli