Hiri-baratze bat izatea denon eskura dago

Zure espazioaren/tokiaren arabera, eta neurri handienetik txikienera, honako aukera hauek dituzu zure hiri-baratzea muntatzeko:

  • Lurrean: lorategian lur sail txiki bat edukiz gero, aukera klasikoena litzateke.
  • Kultibo-oheetan: 20 zentimetro inguruko altuera duten zurezko taula-itxiturak dira, zuzenean lurraren gainean jartzen direnak eta substratuz betetzen direnak. Oso baliabide egokia da lur ez emankorretan.
  • Kultibo-kutxak: oso egitura egonkorrak dira (hutsik daudenean eramangarriak dira) eta tamaina onekoak. Bertan ale asko landatu daitezkeenez, benetako baratze txikiak dirudite. Margotu daitekeen autoklabean tratatutako erretxinazkoak edo zurezkoak izan ohi dira. Barrutik babestuta daude, sare geotextil batekin.
  • Landatze-mahaiak: makurtu beharrik gabe lan egiteko aukera ematen dute, eta espazioa ondo aprobetxatzen dute, azpian tresnak, substratu-zakuak eta argitan hain zorrotzak ez diren landareak dituzten loreontziak jar baitaitezke. Zure lorezaintza-zentroan zurezkoak, metalezkoak, dentsitate handiko polietilenozkoak edo UV izpiekiko erresistenteak diren plastikozkoak aurkituko dituzu, hainbat tamaina eta koloretan.
  • Landatze-poltsak: arinak eta erabilgarriak; poltsa hauek soluzio erraza dira, baita apaingarria ere, espazio txikienentzat. Aire zabalean erresistenteak diren geotextil edo polietilenoz eginak daude eta UV izpien aurkako tratamendua dute. Tamaina, diseinu eta kolore askotakoak daude; batzuk bereziak ere badira patatak landatzeko, eta alboko irekiera bat dute horiek landatzeko. Drainatze-zuloak dituzte.
  • Loreontziak eta jardinerak: 15 zentimetroko substratu geruza bat nahikoa da tomateak, letxugak, hosto berdeko barazkiak, belar usaintsuak edo marrubiak landatzeko.

Iturria:  2020 udaberriko Jardinarium aldizkaria

Itzuli

Bilatu toki bat eta sortu zure hiri-baratzea. Txikia izanda ere, emango dizun zoriona oso handia izango da.