Irailean zer landatu

Udazkena geroz eta gertuago dago, eta horrekin batera, landaretza ere aldatzen doa. Tenperaturak behera doaz eta giroa geroz eta atseginagoa da gure landareentzat. Hemen, garai honetan landatu ahal dituzuen hainbat lore aurkituko dituzue. 

  • Ziklamena. Zure lorategian ziklamena landatu nahi baduzu, eguzki zuzena jasoko ez duen leku batean jarri, baina argiztapen ona duena. Zure ideia barruan jartzea bada, berdin, eguzki zuzenik ez baina argiztapena egokia izan dadila. Bero iturrietatik urrun mantendu, tenperatura 16º C baino altuagoa bada, loreak galdu baititzake. 
  • Aster-a. Nahiago duzu aster bat? Ziklamenaren guztiz kontrakoa da. Eguzkia atsegin du. Izan ere, egunez berarengana bideratzen da eta gauez itxi egiten da, hurrengo goizera arte itxaronez, berriz ere irekitzeko. 
  • Hortentsia. Nahiz eta udaberria izan hortentsiak landatzeko garairik hoberena, udazkena ere garai ona da, betiere landarea 12º C-tatik gora mantentzen baduzu. Hortentsiek ez dituzte jasaten izotzak ez ezta bero handiak ere. Urezta ezazu maiz, ur asko behar baitu. Apaintzeko aukera ugari eskaintzen ditu, bere forma zein kolore aukera zabala dela eta. 
  • Erromeroa. Landare aromatiko honek tenperatura baxuak jasateko gaitasuna du heldua denean, beraz, komenigarria da lehenik eta behin etxe barruan ereitea eta ondoren kanpoan landatzea. Hazi edo eskejeak komenigarriena udazkenean landatzea dira.
  • Viola edo pentsamendua. Bere loreak bereziki politak dira. Landare deigarria da eta belar txarren hazkuntza eragozteko gaitasunagatik ezaguna da. Zuhaixken azpian lorontzietan landatzeko egokiak dira. Argi asko duten lekuan jarri, baina klima oso epela bada, itzalpean jar itzazu. 
  • Solanum jazminoide. Landare igokari hau, lorategirako oso egokia da, baita balkoirako ere. Komenigarria da landareari lotzen laguntzea hazten doan einean. Jazmin faltsu moduan ere ezagutzen da eta eguzki zuzena behar du eta ere berean haizeetatik babestea. Izozteak ez badira oso handiak, ondo egon daiteke. Maiz ureztatu behar da. 

Zein izango da iraileko zure landarea?
 

Itzuli