Iraileko eginkizunak: Zeintzuk dira hilabete honetako lanak eta zer landatu dezakezu?
Iraila iritsi da, egunerokotasuna eta, horrekin batera, lorategi, terraza edo baratzean eginkizun berriak. Aurreko hilean gure landareek tenperatura altuak pairatu dituzte eta sasoi berrirako prestatu behar ditugu.
Hona hemen egin beharrekoak irailean:
Lorategia
- Belar txarrak kendu eta zaindu landareak, funtsezkoa da udazkenari begira eta.
- Bildu lorategiko haziak eta erraboilak irailean zehar, landareak kontrolik gabe haztea saihesteko. Komeni da jasotzea eta leku lehor eta freskoan mantentzea.
- Inausketa, iraileko lanik garrantzitsuenetako bat. Mantentze-inausketak egiteko azken hilabetea da. Landare batzuen kasuan, komeni da adar lehorrak eta zimeldutako landareak kentzea.
- Ongarritu, hotza aurretik lorategia indartzeko. Potasioan aberatsa den ongarria erabiliko dugu, negua jasateko behar dituen elikagai guztiak izango baititu.
Soropila
- Zaidu soropila, udan erabilera handia eta tenperatura altuak izan baititu.
- Euriek zaintza-lanetan lagundu dezakete, berriro indarra emanez. Saihestu behar ditugu putzuak.
- Hondatuta dagoela ikusiz gero, berritu dezakegu, zatika edo erabat.
Terraza
- Terraza berritu, kendu beroagatik hil diren landareak.
- Udazkeneko lehenengo landareak sartu.
- Lorontziak prestatu udaberri-udan loratuko diren lehenengo erraboilak landatzeko.
Baratza
- Kendu zikloa amaitu duten landareak eta lurra landu.
- Udazkena aurretiko eguraldia dela eta, aukera asko dago onddoak ateratzeko. Horregatik, landareak gertutik zaindu behar ditugu.
- Massóren fungizida kupriko balioanitza erabili pepita eta hezur fruta-zuhaitzei, landare apaingarriei, zitrikoei eta olibondoei eragin diezaieketen gaixotasunak kontrolatzeko.
