Jarri lorategi bertikal bat etxean

Zure etxearen barrualdea landarez bete nahi baduzu, baina leku askorik ez badaukazu, lorategi bertikala aukera bikaina da.

Ziur inoiz ikusi duzula lorategi bertikal bat eraikin baten fatxada estaltzen. Efektu benetan ikusgarria da, baina lorategi bertikal erraldoi hauek ez dira sor daitezkeen bakarrak. Zuk ere izan dezakezu zure etxe barruan. Eta horretarako, nahikoa da espazio txiki bat edukitzea.
Gure Jardinarium zentroetara etortzen bazara, daukazun espazioa kontuan izanez, dituzun aukerei buruz aholkatuko dizugu: horma bat izan edo leiho txikia izan.
Adibide batzuk jartzearren, leiho batean barra bat jar dezakezu alderik alde, eta loreontzi txiki batzuk zintzilikatu, huntzekin, iratzeekin, potoekin edo zinta klasikoekin. Loreontzi berberak sabaitik zuzenean zintzilik dauden erretilu estuetan jar daitezke, edo ia leiho-tamaina guztietara egokitzen diren grapadun metalezko egituretan.

Eta horma baten aurrean lan-mahai bat baduzu, lorategi bertikal bihur ezazu eta naturaz gozatu lanean ari zaren bitartean!

Irakurri udazkeneko artikulu guztiak JARDINARIUM NEWS -eko azkeneko alean.

Itzuli