Kaktus vs krasak, zeintzuk dira ezberdintasunak?
Kaktusak eta krasak landare apaingarriak dira eta edozein lekutara egokitzen dira; barietate ugari daude, gainera! Txoko txiki bat bilatu, barrualdean zein kanpoaldean, eta kaktus eta krasekin apaindu. Baina, badakigu zeintzuk diren bi hauen ezberdintasunak? Adi!
Kaktusak eta krasak sukulenten familiakoak dira eta, guztira, 8.000 espezie ezberdin daude. Biek, antzekotasun ugari partekatzen dituzte, esate baterako, lehortera egokitzea, argiarekiko tolerantzia, ur behar txikia eta hazkunde motela. Orain, desberdintasunen bila goaz!
Kaktusak erraz bereizten dira beraien arantzengatik. Zurtoinak edo hostoak oso haragitsuak eta arantzatsuak dira. Krasak, berriz, ez dute arantzarik beren zurtoinetan.
Ziurrenik, askotan galdetu diozu zeure buruari, zertarako balio duten arantzek. Bere funtzio nagusia animalia belarjaleengandik babestea da; baina ez da hori bakarrik. Arantzek, batez ere zurixka eta iletsuenek, eguzki-izpiengandik babesten dituzte landare hauek. Behin jakin-min hau argituta, kaktus eta landare krasen arteko aldea azaltzen jarraituko dugu.
Kaktusen loreei dagokionez, ikusgarriak eta deigarriak dira, eta zurtoinen goiko partean garatzen dira. Krasek, ordea, lore txikiak izan ditzakete eta landarearen hainbat lekutan hazten dira.
Sukulenten artean, Kimubaten gustuko ditugun 10 aukeratu ditugu:
- Euphorbiak
- Cereus Peruvianus
- Hawarthia edo zebra-kaktusa
- Rphipsalis edo hamaika aurpegiko kaktusa
- Echinocactus
Eta krasei dagokionez:
- Crassula Ovata
- Echeverria
- Jade
- Aloe
- Sedum
Bat aukeratzea ez da lan errexa! Hauen bilduma egitera animatzen zaitugu. Eta gogoratu, kaktus guztiak sukulentak dira, baina sukulenta guztiak ez dira kaktusak.
