Kimaketa ikastaroa Kimubat Gardenen
Kimubat Gardenan kimaketa ikastaro berria antolatu dugu. Formakuntzak bi saio izango ditu: otsailaren 28an saio teorikoa eskainiko da, 18:00etatik 20:00etara. Bigarrengo saioa martxoaren 2an izango da 10:00etatik 13:00etara, eta parte-hartzaileek aurreko egunean ikasitakoa praktikatuko dute.
Kimubateko kolaboratzailea den Aitor Etxeandiak, frutazaintzako teknikari eta adituak, zuzenduko ditu azalpen teorikoa zein praktikoa.
Bi saioetan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa izango da eta izena emateko epea irekita dago jada. Plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da lekua erreserbatzea kimubat@kimubat.eus helbidera maila idatziz edo 943 15 00 85 zenbakira deituz.