Kimubat eta martxoaren 8a

Kimu Bat taldeko kideak Emakumeen Nazioarteko eguna aldarrikatuko eta ospatuko dugu. Aurten, gainera, modu berezian egingo dugu. Izan ere, gure I.Berdintasun Plana egiteko prozesuan gaude. Prozesu emankorra izaten ari da, orain arte, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan emandako pausoak sendotzen eta aurrera egiten lagunduko diguna.

Era berean, Emakunde aurten kaleratutako lema, 'Katerik gabe, katean' gurea egiten dugu, berdintasunaren ibilbidea belaunaldiz belaunaldi egindako lanaren ondorio oparoa delako eta gure jardunari ere modu estuan lotzen diolako.

Itzuli