Kolorez betetako balkoi baten alde

Eguraldi onaren alderdirik gustukoena balkoietako kolore eztanda da. Zure balkoiak bere distira guztia erakustea nahi baduzu, jarrai itzazu aholku hauek: aukeratu landare egokiak, beharrezkoa den ura eta ongarria. Landare egokiak erabiliz gero, neurri eta koloreen arabera konbinatzeko aukera izango duzu konposizio orekatuak sortzeko, baina baita beraien loratze-sasoiak kontuan izanda: 
baliteke denak aldi berean loratzea edo loreak modu mailakatuan eskaintzea nahi izatea. Hori gustuen araberakoa izango da. Ikus itzazu, halaber, dauden loreontzi motak: plastikozkoak, buztinezkoak, zinkezkoak edo zurezkoak. Zein izango da zure balkoirako egokiena?

Zure balkoia diseinatzen duzunean, ez ahaztu maila desberdinak dituzula, bai altuerari dagokionez, bai sakontasunari dagokionez. Ideia horrekin konbinatu landare herrestariak edo zintzilikariak (surfinia, geranioa, kalibratxoa, bidens, bacopa, …)  itxura tentea duten landareekin eta zure loreak gehiago nabarmenduko eta multzoa leuntzen duten hostotza apaingarriko landareekin (Festuca glauca, Plectranthus, Helichrysum italicum, Carex buchananii, Menda).  Badakizu zure balkoian denak balio duela, baina kolore zuriko ukitu bat uztea gomendatzen dizugu, leundu eta argitasuna ematen diolako multzoari. Ura eta ongarria? Hurrengo artikuluan balkoiko eta terrazako landareak zaintzeko moduari buruz hitz egin dugu.


► Artikulu gehiago Jardinariumeko egunkarian 
 

Itzuli

Jardinerak gune ikusgarriak sortzen laguntzen dute.