Labore errazak zure hiri-baratzea hasteko

Labore batzuekin errazagoa da emaitza onak lortzea. Hiri-baratzearekin hasteko asmoa baduzu, horiekin hastea aholkatzen dizugu.

Hasteko, baratxuriak landatu. Oso arazo gutxi dituzte izurriteekin, ez dira oso zorrotzak mantenugai eta urari dagokienez. Ziurrenik etxean bertan duzun baratxuri ale bat erabiliz landatzen dira (punta gorantz jarri!) eta oso ondo moldatzen da ia barazki guztiekin, lekadunak izan ezik.

Dena da abantaila!
 
Kolore gehiago nahi baduzu, tomateak oso ondo ematen dira hiriko edukiontzietan eta baita loreontzietan ere. Elikagai, ur eta eguzki gehiago eskatzen ditu, baina "baratze-esperientzia" osoagoa ere eskaintzen dizu: lore horiak ikusteko aukera, fruitua, nola gorritzen eta heltzen den ikusteko aukera, bigarren mailako zurtoinen inausketa txikiak...

Baratzeko hasiberriaren lagun handiak dira ziazerbak ere. Ziklo laburrekoak direnez, laster ikusten dira emaitzak, eta hostoz hosto bildu daitezke, hazten jarraitzen duen bitartean. Baina udaberrian eta udazkenean bakarrik landa ezazu, ez baitu muturreko tenperaturarik jasaten.

Ontzi sakon bat baduzu, azenarioak aukera ona dira eta ia urte osoan landatu ditzakezu, hilabete hotzenetan izan ezik, eta modu mailakatuan.

Eta, azkenik, landare usaintsuak sukaldean beti erabil ditzakezunak eta, gainera, hain beharrezkoak diren intsektu polinizatzaileentzako erakargarri direnak.
 

vía Jardinarium 

Itzuli