Landatu belar aromatikoak zure hiri baratzean, gero sukaldean erabili ahal izateko!
Aromatikoek zaporez eta aromez girotuko dute zure etxea eta sukaldea. Belar horiek infusioei eta teei ukitu berezia emango diete, baita haragi plater edo entsaladei ere; gainera, eskura izango dituzu urte osoan!
Oso erreza da baratze munduan sartzea: ez duzu espazio handirik behar, loreontzietan landatu ditzakezu eta mantenua oso erraza da.
Landare aromatikoak landatzeko, BATLLEren hazi-sorta gomendatzen dizugu. Oso gama zabala dauka, sendabelarren haziak, superfood deiturikoen haziak, bitaminekin eta mineralekin aberastutako haziak…
Hona hemen zure baratzean falta ezin diren belar usaintsuak:
PERREXILA
Dieta mediterraneoan gehien erabiltzen dena. Germinatzea motela da, hilabete bat ere iraun dezake. Beraz, pazientzia!
Hezetasun handia behar du eta oso sensiblea da lehorteekin, beraz, egunero ureztatu behar da.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke: arrozak, sofritoak, rebozatuak… Gure gomendioa, tabulé cuscus entsalada egitea da, oso goxua gelditzen da perrexila bertan!
ALBAKA
Landatzeko erraza, baina martxotik aurrera egitea gomendatzen dizuegu. Eguzki pixkat batek ez dio kalte egingo baina itzala maite du. Ur asko behar du; horregatik, oso klima beroan bizi bazara, maiz ureztatu beharko duzu lurra lehor dagoen bakoitzean.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke: tomate entsaladan eta berenjenak dituzten plateretan.
TIPULINA
Kasu honetan hostoak jaten dira normalean, eta ez erraboilak. Hosto iraunkorreko landarea da, beraz, nahiz eta moztu, beti haziko da. Gogoratu tipulinak egunero ureztatu behar direla.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke: krema baten gainean, gazta kreman, vichyssoise bezalako zopetan edo barazkietan.
ENELDO
Belar hau hinojoaren familiakoa da, eta hortik datorkio bere zapore anisatua. Argi asko behar du. Urtean zehar ez du ur askorik behar, baina udan astean bitan edo hirutan ureztatu beharko duzu.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke: arrainetan eta pasta plateretan. Gure gomendioa: erremolatxa tartar batean eneldoa botatzea.
ZILANTROA
Txinatar perrexila ere deitzen zaio. Hostoak berde biziak dira eta beren forma perrexilaren antzekoa da. Ureztatze handia behar du lurra beti heze egon dadin. Ez du lehortea jasaten.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke: Entsaladak, saltsak, zopak, gisatuak, kontserbak, smoothietan, zukuetan eta postreetan.
MENTA
Aromatiko iraunkorra da, azkar hazten dena. Ureztatzeari dagokionez, egunero egin behar da, batez ere udan. Substratua heze mantendu behar da beti.
Sukaldean, hurrengo plateretan erabili daiteke:plater gordinetan eta sukaldatuetan erabiltzen da, baita elikagai gazi edo gozoetan ere, adibidez, haragi gorrietan edo zurietan, edarietan (mojitoak zein infusioak) eta baita kremetan ere.